Illarra4.com



Kanpusa


Illarramendi Kanpusa MutrikuIV. Illarramendi Kanpusa antolatzea eraman gaituen arrazoi nagusienetako bat, Asier eredu bezala ikusten duten herriko neska-mutilei, berarekin egoteko eta entrenatzeko aukera eskeintzea da.

Aurreko ediziotako arrakasta eta giro ona ikusita, aurten ere ahaztezinak izango diren bost egun bizitzea izango da gure helburua.

Futbolaz gain, kiroltasuna eta errespetua izango dira Kanpus honen funtsezko oinarriak.

Legeak

 

- Kanpus honen kopurua mugatua da.

- Aurrez ezarritako kopurua gaindituz gero, zozketa* egingo dugu.

- 2007-2010 bitarteko neska-mutilei zuzendua.

 

Zozketaren legeak*

 

- Mutrikuarrek lehentasuna izango dute.

- Lau taldetan banatuko ditugu adinaren arabera.

- Talde guztiek kopuru berdina izan behar dute.

- Talde bat osatzen ez bada, ziklo berdineko beste kideek osatuko dute taldea (Benjamin/Alebin).

- Ziklo berdinekoek bi talde oso osatzen ez badituzte, beste zikloko edonork bete dezake leku hori.

- Iaz kanpoan gelditu ziren Mutrikuko neska-mutilek plaza bermatua izango dute aurtengo edizio honetan.

- Kanpoan gelditutako Mutrikuko neska-mutilekin beste zozketa bat egingo dugu itxaron-zerrendako ordena erabakitzeko (adina kontuan hartu gabe) eta honen jarraian, Mutrikukoak ez diren neska-mutilekin.

 

Nike Nike Nike