Illarra4.com

22-02-2018

Europatik kanpo (2-1)

0
Europatik kanpo (2-1)
Realak 2-1 galdu zuen Salzburgoren aurka UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetako bueltako partiduan. Joanekoan 2-2 berdindu ondoren, Europatik kanpo gelditu ziren donostiarrak. 

Partiduaren bila joan beharra zegoen eta Eusebioren mutilak hala irten ziren zelaira. Partiduko lehenengo gol aukera garbia Mikel Oyarzabalek izan zuen baina honen burukada kanpora joan zen gutxigatik. Hortik gutxira, etxekoen gola iritsi zen. Rulliren atera hurbiltzen ziren lehenengo aldian, Dabburrek atezain argentinarra gainditzea lortu zuen. Txuri-urdinek ez zuten etsi eta orduerdia bete aurretik partidua berdintzea lortu zuten, Navasen bitartez. Ondorioz, 1-1 atsedenaldira.

Bigarren zatian ez genuen joko askorik ikusteko aukerarik izan, gehiegi eteten baitzen jokoa. Bukaerarako hogei minutun faltan, bigarren txartel hori ikusi zuen Navasek eta bere taldea bat gutxiagorekin utzi zuen. Hori gutxi balitz, hurrengo jokaldian penaltia adierazi zuen epailean Realaren aurka eta Berishak, hamaika metrotatik, ez zuen barkatu. Partidua berdintzeko aukerak izan bazituzten ere, hemen bukatu zen gipuzkoarren ametsa.

Tristuraz gainezka, agur esan beharko dio Realak UEFA Europa Leagueri.


 

- Partiduko fitxa:

FC Salzburg: Walke, Lainer, Andre Ramalho, Onguené, Ulmer, Samassekou, Schlager, Yabo (Berisha, 62.min), Haidara, Wang (Gulbrandesen, 90.min) eta Dabbur.

Real Sociedad: Rulli (T. Ramírez, 77.min), Odriozola, Aritz, Raúl Navas, De la Bella (Llorente R., 46.min), Illarra, Zurutuza, Canales, Oyarzabal, Januzaj eta Agirretxe (Bautista, 70.min).

Golak: 1-0: Dabbur, 10.min. 1-1: Raúl Navas, 28.min. 2-1: Berisha (p), 74.min.

Epailea: Karasev (Errusiarra). Txartel horiak: Schlager, Dabbur (FC Salzburg) eta Illarra (Reala). Txartel gorria: Navas (Reala).

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike Nike