Illarra4.com

Fitxa


Illarramendi
Izena: Asier Illarramendi Andonegi
Jaiotze-data eta lekua: 08 de Marzo de 1990, Mutriku (Gipuzkoa)
Altuera: 1.77
Pisua: 75
Egungo taldea: FC Dallas
Postua: Erdilaria
Aurreko taldeak:
Mutriku FT, Real Sociedad eta Real Madrid CF
Ezaugarriak:


Edozein talde handirentzako zuzendari perfektua da Asier Illarramendi. Bere zentzu taktikoa, baloiarekin duen trebetasuna, bere fisiko agortezina eta fubola ikusteko duen ikuspegiari esker, bere zerbitzuez gozatu duten taldeetako motorra bihurtu da. Bere presio nekaezinari esker eta berreskuratzen dituen baloiei esker, Real Madrilen, Errealean eta baita Espainiako selekzioan ere, kontrola eta oreka ematen dio taldeari.

Baloia aurkariak badu ere, beti dago leku egokian kokatuta, hutsuneak betetzeko eta baita atzelariak zuzentzeko ere. Jokaldia eraikitzeko orduan beste taldeentzat oso nekagarria izan ohi da Asier, zekulako lana egiten baitu presioan. Seigarren zentzumen bat du baloia berreskuratzeko eta ateratzeko orduan eta erabaki onak bezain zuzenak hartzen ditu erasora irtetzeko.

Baloia bere oinetan duenean, atzealdeko zaindari izateari utzi eta jokua eraikitzeko arkitekto bihurtzen da. Zehaztasun handiz mugitzen du baloia, bai motzean eta baita luzean ere. Ia ezinezkoa da baloi bat oparitzen ikustea. Erabakirik onena hartzen du beti, baloia emateko orduan zein laguntza eskeintzerako orduan. Duen fisiko agortezinari esker 90 minutuak maila altuan jokatzen ditu. Taldea zuzentzeko jokalari perfektua.

Nike Nike Nike