Illarra4.com

04-03-2018

Garaipen garrantzitsua Alavesen aurka (2-1)

0
Garaipen garrantzitsua Alavesen aurka (2-1)
Realak, beharrezko hiru puntu eskuratu zituen Anoetan Alavesen aurka jokatutako norgehiagokan. Moreno eta Illarraren golak nahikoa izan ziren Gasteizko taldea mendean hartu eta sailkapenean goruntz begira jartzeko.

Partiduak hasiera ezin hobea izan zuen etxeko taldearentzat. Izan ere, korner batean, Hector Morenok bere lehenengo gola egin zuen kamiseta txuri-urdinarekin bere taldea markagailuan aurretik jarriz eta hortik gutxira, Illarrak bigarrena egitea lortu zuen aldaratze bat aprobetxatuz. Hala ere, aldageletara joan aurretik, abantaila murriztea lortu zuten gasteiztarrek Pedrazaren bitartez.

Bigarren zatian, partiduaren erritmoa eta kalitatea jaitsi egin zen. Baloia mugitzea gehiago kostatzen zitzaien bi taldeei eta ez zuten gol aukera argirik sortzen. Zurutuzak izan zuen argiena buruz, baina erdilaria ez zen Pacheco gainditzeko gai izan. Berriro ere Willian Jose zelaian ikusteko aukera izan genuen eta gutxi falta izan zitzaion brasildarrari hirugarrena egiteko. Azkenean, 2-1 markagailuan eta merezitako hiru puntu Anoetan gelditu ziren.

Lanean jarraitu beharra dago goiko postuetara hurbiltzeko, oraindik asko gelditzen baita.

 

- Partiduko fitxa:

Real Sociedad: Moyá, Odriozola, Llorente R., H. Moreno, De la Bella, Zubeldia, Illarra (k), Canales, Oyarzabal, Januzaj (Willian J., 68.min) eta Bautista (Zurutuza, 46.min).

Deportivo Alavés: Pacheco, Martín, Laguardia, Ely, R. Duarte (Burgui, 80.min), D. Torres (Medrán, 65.min), T. Pina, Ibai (Hernán Pérez, 80.min), Pedraza, Sobrino eta Guidetti.

Golak: 1-0: H, Moreno, 6.min. 2-0: Illarra, 11.min. 2-1: Pedraza, 39.min.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horiak: R. Duarte (Alaves).

Asistentzia: 21.445 ikusle.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike Nike