Illarra4.com

05-04-2021

2020ko Errege Kopa Gipuzkoan da jada

0
2020ko Errege Kopa Gipuzkoan da jada

14:00etan lur hartu du espedizio txuri-urdinak Hondarribiko aireportuan eta Zubietara itzuli da. Asier Illarramendik eta Mikel Oyarzabalek hegazkinetik garaikurra jaitsi dute eta autobusean eraman dute kirol instalazioetara. Bidean, ehunka realzale euforiko izan dira, bart La Cartujan lortutako arrakastagatik pozez, eta zuhurtziaz, erantzukizunez eta arau guztiak betez, txalotu egin dute taldea Hondarribian eta Zubietan.

* Pandemiaren egungo egoera dela eta, ez da titulua ospatzeko ekitaldirik antolatuko. Talde txuri-urdinak ulertzen du segurtasun eta osasun neurri guztiak bete behar direla eta, horregatik, ez da ekitaldi berezirik izango Errege Kopa lortu ondoren.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike