Solidaritatea.
Illarrak, Fundazioko eskola bat bisitatu zuen
Asier Illarramendik, Luis Aragones kirol-gunean, Real Madrilen fundazioko eskolako kideak bisitatu zituen ostegunean. Madrileko Udaletxeko Kirolen zinegotzi den Patricia Lazaro eta Artea, Kirola eta Turismoaren arloko ordezkari den Pedro Corralekin batera iritsi zen Real Madrileko erdilaria instalazioetara. Eskolak hamabigarren urteurrena betetzen zuen denboraldi honetan eta 320 kide dira dagoeneko.
Udalarekin kolaborazioan, proiektu honen helburua, kirolaren bidez umeak hezitzea eta adingabeen arteko bazterketa sahiestea da.

Real Madrileko Fundazioko zuzendari kudeatzaile Julio Gonzalez Roncok, Madrileko Udaletxeko Kirolen zuzendari nagusi Enrique Herrero Garrok eta Real Madrileko Fundazioko Futbol-eskoletako zuzendari Rafael Garcia Cortesek ere parte hartu zuten hiriburuko futbol-eskolen aurtengo denboraldiko estreinaldian.
Bertan, 5 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak aurki ditzakegu, benjaminetatik hasi eta jubenilak arte. Sei entrenatzailek, 90 minutuko hiru zati eta 20 ikasleko multzotan egiten dituzte saioak.
Bertako profesional guztiak Real Madrileko Fundazioko metodologia espezifikoan sortuak dira. Hauetaz aparte, "Por una educación REAL: Valores y deporte" eta "Ellos juegan, nosotros educamos" dira Fundazioko talde desberdinen erantzuleak.
Bertara hurbildu ziren ehun ikasle inguruk Asier Illarramendirekin egoteko aukera izan zuten entrenamendu saio osoan zehar.
