"Errealari esker iritsi naiz nagoen lekura"
Real Madrileko jokalaria izango den Asier Illarramendik azkenengo prentsaurrekoa eskeini zuen Anoetako prentsa-aretoan. "Erabaki hau hartzea asko kostatu zait. Errealak eman dit dena eta Errealari esker iritsi naiz nagoen lekura. Hamabi urte egin ditut hemen eta ez da erabaki erreza izan" esan zuen hunkituta. Bertan egon ziren Errealeko presidente Jokin Aperribai eta kirol zuzendari Lorenzo Juarros.
"Zurrumurru asko entzun dira azkenaldian. Ni oporretan nengoen Real Madrilek nigan interesa zuela esan zidatenean. Kontaktuak egon ziren eta ondoren eskaintza bat. Buelta asko eman diot nire buruari eta aukera ukaezina dela pentsatzen dut" esan zuen Illarramendik.
Illarramendik eskerrak eman du behin eta berriro eta mundutik zorte onena opa die bere taldekide ohiei. "Talde hau asko maite dut, laister arte!"
"Baina orain etapa berri bat hasten da", esan zuen. "Dena emango dut entrenamenduetan, baita jokatu behar dudanean ere. Ilusioz beterik nago".
