Illarra4.com

21-05-2014

Beteranoek konfidantza osoa dute Illarrarengan

0
Beteranoek konfidantza osoa dute Illarrarengan
Hamaikakoan Illarraren presentziak eztabaida asko sortu ditu zaleen artean baina ez adituen artean. Real Madrileko beteranoek konfidantza osoa dute Asierrengan.
Fundación Clínica Menorcak, bularreko gaitzaren aurka borrokan egiteko, padeleko torneo bat antolatu zuen. Bertan egon zen Fernando Hierro eta ez zuen zalantzarik izan mutrikuarra babesteko orduan: "Ez da jokalari biguna, horrelako partiduak jokatzeko bezala dago. 21 urtez azpiko Europako Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuen eta Erreala laugarren postuan utzi zuen. Jokalari oso ona da baina horrelako tale handi batera moldatzeko denbora behar da, baina gaitasuna du Xabi ordezkatzeko".
Mutrikuarraren babesean irten zen bigarrena, Paco Pavón izan zen: "Oso zaila da Madrileko presio horretara moldatzea, partidu guztiak irabazteaz gain ehuneko ehunean jokatzea eskatzen dizuelako, baina Asierrek, lehenengo urtean, oso ondo egin du. Asko ikasten ari da eta etorkizunerako pieza garrantzitsu bat izango da taldearentzat. Berak dakien bezala jokatzeko esango nioke, Errealean jokatzen zuen bezala".
Michel ere, Asierren babasera irten zen: "Ancelottik hamaikakoan sartzen duen edozein jokalari egongo da ondo. Esperientziadun jokalari bat da, Lehenengo Mailan nahikoa partidu jokatu ditu, garrantzitsuak barne.
Ancelottik ez zuen ziurtatu Asier hasierako hamaikakoan egongo zenik baina itxura osoa du: "Illarrari ondo ikusten diot, lasai eta bere buruan konfidantzarekin.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike