Illarra4.com

29-11-2014

Garaipen historikoa Malagan (1-2)

0
Garaipen historikoa Malagan (1-2)

Malagako hiria historiara pasatuko da, Real Madrilek jarraian lortutako hamaseigarren garaipenaren lekuko izan baitzen. Horrela, taldearen historian marka berri bat ezarri zuten Ancelottiren mutilek. Kanpoko taldeak geldiezinak zirela argi utzi zuen hasieratik. Illarramendi 73. minutuan zelairatu zen Benzemaren lekua hartuz, zelai erdi madrildarrari oreka emateko.

Partidua txuriak nahi bezala hasi zen eta markagailua irekitzeko aukera asko izan zituzten. Jamesek hasitako kontraeraso batean iritsi zen lehenengo gola, 19. minutuan. Baloia Cristiano Ronaldoren oinetara iritsi zen eta honek, bi bizikleta egin ostean bakarrik zegoen Benzema bilatu zuen. Frantziarrak horrelakoetan ez du barkatzen eta oinaren kanpoaldearekin Kameni gainditzea lortu zuen.

Atsedenadira iritsi aurretik, Dudaren jaurtiketak langan jo zuen madrildarrei beldurra gorputzean sartuz. Hala ere, bigarren zatiko ordu laurdena bete aurretik, bi aukera garbi izan zituzten kanpokoek baina ez ziren Kameni gainditzeko gai izan.

Bigarren zati osoan zehar hainbat gol aukera sortu zituzten arren, oso erne ibili zen Kamenirekin aurkitu ziren behin eta berriro. Baina 83. minutuan, ezer gutxi egin zezakeen kamerundarrak Baleren jaurtiketa gelditzeko eta markagailura igo zen kanpoko taldearen bigarren gola.

Hortik gutxira Iscok, aldageletarako bidea hartu behar izan zuen bigarren txartel horia ikusita eta Real Madrilek emaitzari eutsi nahi izan zion partiduaren kontrola hartuz. Luzapenean Santa Cruzek aldea murriztu bazuen ere berandu zen dagoeneko. Talde honek lehenago lortu ez zuten marka ezartzea lortu baitzuen.
 

- Partiduko fitxa:

Málaga CF: Kameni; Rosales, Sergio Sánchez (Angeleri, 66.min), Weligton, Antunes; Samuel, Recio, (Juanpi, 77.min), Sergi Darder, Samu Castillejo; Duda (R. Horta, 65.min) eta Santa Cruz.

R. Madrid: Casillas; Carvajal (Varane, 86.min), Pepe, Ramos, Marcelo; Isco, Kroos, James; Ronaldo, Benzema (Illarra, 73.min) eta Bale (Chicharito, 89.min).

Golak:

0-1 (18.min): Benzema.
0-2 (83.min): Bale
1-2 (92.min): Santa Cruz.

Epailea: Vicandi Garrido. Txartelak: Sergi Darder (30.min) eta Weligton (93.min) Malagaren aldetik; eta Kroos (43.min), Marcelo (79.min) eta Isco (71.min eta 86.min) Real Madrilen aldetik.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike