Illarra4.com

08-11-2014

Illarra komikian Mutriku garbi baten alde

0
Illarra komikian Mutriku garbi baten alde

Asier Illarramendiren irudia aukeratua izan da bere jaioterria garbi mantentzea bultzatzeko egin duten kanpainarako. Real Madrileko jokalariak ez du une batez ere dudatu eta bere burua komiki dibertigarri honetan agertzeari baietzkoa eman dio mutrikuar guztiek herri txiki bezain polit honetako kaleak garbi manten dezaten.

Komiki hau Asier eta Cosme Damian Churruca y Elorza zientzilari, marinel, militar eta herriko alkate izan zenaren arteko elkarrizketa bat da. Egunerokotasunean herriko plazan aurkitzen den bere estatuak bizitza hartuko du komiki honetan eta bien artean, herritarrek Mutriku garbi mantentzea dute helburu.

Kanpaina honen bidez, herritarron laguntza eta konpromisua eskatzen dute maite dugun Mutriku garbi mantentzeko. Herriko umeetatik hasi eta nagusietaraino guztiok zerbait egin dezakegula argi utziz, guztiok ikas dezakegula besteengandik.

"Mutrikuko kaleak txukuntzen dituzten langileen eguneroko lana alperrikakoa izaten da askotan. Zapaltzen ditugun lurrak zabortegia dirudi, hormak ez ditugu txukun mantentzen, txakur kaka edonon aurki dezakegu...".

Maite duguna zaintzea eta mantentzea kostatu egiten da, horregatik dei hau egin die herritarrei herria gustatzen zaien bezala eta merezi bezala mantentzeko. Hau guztia triptiko baten bidez banatu dute herri osoan zehar udaletxeko langileek "guztion esku: Mutriku garbi" lemapean. 

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike