Illarrak 100 partidu Lehen Mailan
24 urterekin, Asier Illarramendik 100 partidu jokatu ditu Lehen Mailan dagoeneko. Martinez Valeron izan zen hain zuzen ere, Errealeko lehenengo taldearekin debuta egin zuen zelai berdinean.
10-11 denboraldian Vilarrealen aurka Lehen Mailan debuta egin zuenetik ehun partidu igaro dira dagoeneko. Hauetatik 53 Errealeko elastikoarekin jokatu ditu eta gainontzeko 47 Real Madrilekoarekin. Guztira bi gol sartu ditu, biak Real Madrilekin.
Asierrek bere poztasuna sare sozialetan azaldu zuen bere ehungarren partidua jokatu ostean: "100 partidu Lehen Mailan, beste horrenbeste jokatzeko prest".
