Illarra4.com

01-12-2014

Illarrak Audi berria jaso zuen

0
Illarrak Audi berria jaso zuen

Audi etxekoek kotxe bana oparitu zieten lehen taldeko jokalari guztiei Real Madril Hirian eta bertan, Asier Illarramendik, S3-aren giltzak jaso zituen. Mutrikuarrak beste jokalari guztiekin batera bi probatan banatzen zen "test drive" batekin gozatu zuen, bata trebetasunekoa eta bestea azeleraziokoa. Egun berezia izan zen guztientzat, Audik bere 11. urteurrena betetzen baitzuen Real Madrileko babesle bezala.

Casillasek eta Ramosek zuzendutako bi taldetan banatu ziren jokalari guztiak eta hiru proba burutu zituzten energia sortzeko eta A3 Sportback e-tron elektrikoa kargatzeko. Lehenengo proba "e-tron bike" izan zen eta bertan jokalariek erreleboka bizikleta estatiko baten pedalei eragin behar izan zieten. Bigarrena "e-tron Batak" proba izan zen, koordinazio eta erreflexu test bat. Eta azkenik "e-tron ball", baloia lurrera erori gabe tokeak egin zituzten Real Madrileko jokalariek.

Florentino Perezek bi marken arteko elkartasuna nabarmendu nahi izan zuen: "Bi erakunde honek perfekzioa eta innobazioa bilatu nahi dute".

"Konpromiso berdina daukagu badakigulako munduko txoko batean norbaitek gugan konfiantza osoa duela. Hori da gure pribilegioa eta gure erantzukizuna. Talde honek marka berri bat hautsi du (17 garaipen jarraian). Plazer bat da jokalari, entrenadore eta lan-talde honekin lan egitea".

Audi Españako zuzendari den Guillermo Faddak, Real Madrilek eta Audik konfidantzan oinarritutako kontratua sinatu zutela esan zuen. 2003tik gaur eguneraino iraun duen kontratua eta gutxienez beste lau urtez mantenduko dena. Gainera Real Madrilek, Audi Cup torneoan parte hartuko du, aurredenboraldiko torneorik garrantzitsuenetako batean.

Ekitaldi honetan parte hartu zuten Real Madrileko zuzendari Jose Angel Sanchezek eta Volkswagen taldeko presidenteorde Francisco Garcia Sanzek ere. Amaitzeko, lehen taldeko jokalariek eta Carlo Ancelottik 2014-2015 denboraldirako ibilgailu berria jaso zuten.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike