Illarra4.com

22-09-2014

Illarramendik 41 pase eman zituen baloia galdu gabe

0
Illarramendik 41 pase eman zituen baloia galdu gabe

Illarramendi, ordu erdi faltan irten zen Riazorreko berdegunera bere taldea aurretik zela, 1-3. Medunjaninen golaren ondorioz galiziarrak erasora irten ziren eta Ancelottik ez zuen Anoetan gertatu zena errepikatzea nahi. Horregatik, Benzema kendu zuen eta Illarrak hartu zuen bere lekua, taldeari oreka eta kontrola emateko.

Aldaketak uste baino hobeto irten zuen. Madrildarrek partiduaren kontrola berreskuratu zuten eta gol ederrei esker partidua erabakitzea lortu zuten. Zelai erdiko jokalariak Ancelottik eskatutakoa egin zuen, oreka eman eta partidua kontrolatu. Zelaian Illarra zegoela beste bost gol egitea lortu zuten, baina esan beharra dago Deportivo asko jaitsi zela partidu bukaeran.

Asierrek irten zuenean, Real Madrilek sistema aldatu zuen. 4-3-3 jokatzetik 4-4-2ra pasatu ziren, Cristiano eta Bale gizonik aurreratuenak izanik.

Jamesek ere bere tokia aldatu zuen Illarra zelairatu zenean. Metro batzuk aurreratu zituen eta askatasun osoz jokatu zuen.



-  Alejandro Albadejok argitaratutako artikulua (MARCA) (22-09-14)

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike