Illarramendik ez du oreka galtzen
Etorri bezala joan zen zelaitik, zaratarik atera gabe. Illarramendi ez da partiduko laburpenetan aterako. Ancelottik, Elcheren aurkako hasierako hamaikakoan sartu zuen eta mutrikuarrak emandako erantzuna ezin hobea izan zen.
Illarramendik, apaltasunez jokatu zuen. Bere akats gutxi gogora dezakegu. Berak gidatu zuen taldea, Kroosen bizkarra ezin hobeto zainduz. Asko eskertu zuen alemaniarrak Asierren lana.
Ancelottik, aldaketak egongo zirela esan zuen eta Illarra izan zen hamaikakoan sartu zen lehena. 4-4-2 sistemarekin jokatu zuen Real Madrilek, Asier eta Kroos zelai erdian, Isco eta James hegaletan eta Cristiano Ronaldo eta Bale puntan.
Illarramendik bere lekuan jokatu zuen, atzelarien aurretik eta gainontzeko beste jokalarien atzetik. Alemaniarra oso eroso sentitu zen, bizkarra ongi zainduta zuela bazekielako.
Bernabeuk Illarraren lana txalotu zuen. Asierrek ematen dio oreka taldeari. Hasieratik jokatzen duen lehen partidua da bigarren denboraldi honetan. Ancelottik badaki txapeldunaren formula berreskuratzeko behar beharrezkoa dela.
- MARCA-n argitaratutako artikulua (24-09-14)
