Illarraren web orri ofizialaren debuta
Real Madrileko eta Asier Illarramendiren zaleak zorioneko daude, erdilariak bere web orri ofiziala aurkeztu baitu: www.illarra24.com. Gainera Instagram, Facebook eta Twitterreko kontua ere badu.
"Illarra24.com"-ek debuta egin du sarean Real Madrileko jokalariaren informazio guztia lehen eskutik eskeintzeko asmoz. Mutrikuarraren inguruko edozein informazio aurki dezakezu orri honetan: gaurkotasuna, agenda, biografia, palmaresa, bideoak, argazkiak, sare sozialak... Hemendik aurrera, eduki pila hauek ikusteko aukera izango duzu "click" batekin.
Errealaren lehenengo taldeko pieza garrantzitsua izatea lortu eta 21 urtez azpiko selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi ondoren, Real Madrilek fitxatu zuen. Talde txuriarekin Errege Kopa, Txapeldunen Liga, Europako Superkopa eta Taldeen arteko Munduko Txapelketa irabazi ditu. Horrela, Mutrikun eman zituen bere lehenengo urratsetatik hasi eta Real Madrilekin bizi izan duena ikusteko aukera izango duzue.
www.illarra24.om, Asier Illarramendi eta Bahía Internacional-ek arteko lana izan da. Errealeko harrobian jokatzen zuenetik ordezkatzen dio Bahiak. Honen helburua, zaleengandik hurbilago egotea da eta beraiek duten galdera edo dudei erantzuna ematea.
Albisteak, kronikak, elkarrizketak, bideoak, argazkiak, erreportaiak, emaitzak, agenda, Kanpusa, babesleak... Denak du bere lekua web orri honetan. Hau dena gutxi balitz, oso diseinu modernoa du eta informazio guztia hiru hizkuntzatan bila dezakezu: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez. Asier Illarramendiren alturan dagoen lana dela esan dezakegu.
