Illarra4.com

31-07-2021

Exijentziak gora egin du (1-0)

0
Exijentziak gora egin du (1-0)

Realak porrota jaso du gaur arratsaldean AFAS Stadionen udako azken-hirugarren konpromisoan. Gipuzkoarrek, partida parekatu batean, gol bateko aldearekin galdu dute AZ Alkmaarren aurka.

Txuri-urdinek denboraldi-aurreko test berri bat osatu dute, Gipuzkoatik urrun jokatu duten lehena eta bakarra. Lehen zatiko gola sortu diren erasoaldi arriskutsuenetako batean iritsi da. Aboukhlalek, bere atezainaren baloia aprobetxatu ostean, goitik gainditu du Remiro, eta holandarrak aurretik jarri ditu markagailuan, jokoaren ordu erdia bete eta gutxira.

Gipuzkoarrak nagusi izan dira bigarren zatian. Joaneko eta itzuliko lehen minutuetan, bi taldeek aukerak izan dituzte. Onena Lobetek izan du, aurrealdetik egindako jaurtiketa desbideratu batekin. Gol aukera argirik gabe, eta nahiz eta txuri-urdinek partidaren pisua eraman izan, markagailua ez da berriro mugitu.

Bi lagunarteko bakarrik aurretik, denboraldi-aurreko azken astean.


- Fitxa teknikoa:

AZ Alkmaar: Verhulst, Sugawara, Koopmeiners, de Wit, Karlsson, Aboukhlal, Clasie, Letschert, Reijnders, Oosting eta Gudmundsson. Pavlidis, Beukema, Evjen eta Poku ere sartu dira.

Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel, Aritz, Pacheco, Sola, Guevara, Guridi, Barrenetxea, Navarro, Januzaj eta Carlos Fdez. Lobete, López, Garrido, Portu, Aihen, William J., Le Normand, Turrientes, López, Ayesa, Zaldua, Illarra eta Merquelanz ere sartu dira

Gola: 1-0: Aboukhlal, min. 33;

Epailea: Marc Nagtegaal. Kanpoko Aritzi txartel horia atera dio.

- Realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike