Illarra4.com

15-03-2021

Egun txarra (1-0)

0
Egun txarra (1-0)
Reala esku hutsik itzuli da Granadatik. Txuri-urdinek ez dute partida ona jokatu eta, erreboteko gol baten ostean, azken jardunaldietako emaitza onene bolada hautsi dute.

Lehen zatiak gutxi izan du kontatzeko. Bi taldeetako bat ere ez da hurbildu atezaina aztoratzera. Duarteren burukada bat, korner baten irteeran, eta Rui Silvarentzat estutasunik sortu ez duen Oyarzabalen urruneko jaurtiketa izan dira lehen zatiko erasoko ekintza aipagarri bakarrak. Joko asko zelai erdian, baina sakontasun gutxi.

Realarentzat zoritxarreko jokaldi batek desabantailan jarri ditu bigarren zatiaren hasieran. Victor Diazen jaurtiketa batek Germanengan jo du Remiro erreakzionatzeko aukerarik gabe utzita. Inork ez du gola egiteko meriturik egin, baina zoriak irribarre egin die andaluziarrei eta markagailuan aurrea hartu dute. Realak azeleragailua sakatu du azken hogei minutuetan eta Granada bere arean sartu arazi du, baina ez da gai izan aukera garbirik sortzeko.

Porrot honek donostiarren bolada ona eten du, nahiz eta Europako postuetan jarraitzen duten. Datorren igandean, partida handia izango dugu Reale Arenan Barçaren aurka. Aupa Real!

- Fitxa teknikoa:

Granada CF: Rui Silva, Foulquier (Víctor Díaz, min.49), Germán (kap) Domingos Duarte, Quini, Eteki (Montoro, min.67), Yangel, Fede Vico (Puertas, min.53), Kenedy, Domingos Quina (Gonalons, min.53) eta Soldado (Molina, min.67).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Barrenetxea, min.78), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Illarra (kap)(Guevara, min.78), Merino, Silva (Guridi, min.28), Oyarzabal, Januzaj (Portu, min.63) eta Isak (Bautista, min.63).

Gola: 1-0: Germán, min.51

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Kenedy eta Germanentzat eta Portu eta Guevara kanpotarrentzat.

- Realsociedad.eu

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike