Illarra4.com

25-04-2023

Baliotsua (0-0)

0
Baliotsua (0-0)

Hortxe jarraitzen du Betisekiko sei puntuko tarteak. Gaur Realak hutsean berdindu du Villamarinen txuri-urdinak hobeak izan dira lehen zatian, etxekoak zertxobait hobeak izan direlarik bigarrenean. Areatan asmatu gabe, berdinketa justua izan da eta donostiarrek andaluziarrekiko abantaila mantentzen dute.

Reala bikain sartu da partidara. Presio biziarekin, txuri-urdinek ez diote Betisi jokatzen utzi eta ia denbora guztian kontrako zelaian egon dira. Hurbilketa ugari izan dituzte, baita aukera politen bat ere, hala nola Take eta Sorlothen pare bat, atea aurkitu ez dutenak. Remirok, bestalde, pozoitu egin den Ruibalen erdiraketa batean baino ez du parte hartu behar izan. Imanolen taldeak lehen zati ona egin du.

Bigarren zatian etxekoak hobeto zelairatu dira, baina Canalesek gora bidalitako errematea izan ezik, ez dute aukera garbirik izan. Txuri-urdinek, erasoan, lehen zatian baino zehaztasun gutxiago izan dute eta ez dira Rui Patricio urduritzeko gai izan azken minuturarte. Orduan, Merinoren jaurtiketa batean, ez da gola eta garaipena urruti izan.
Realak puntu oso ona lortu du Heliopolisen. Jardunaldi bat gutxiago eta zuri-berdeekiko aldea sei puntutan mantentzen da. Baina asko geratzen da eta jarraitu egin behar da. Aurrera, Reala!

- Fitxa teknikoa:

Real Betis: Rui Silva, Ruibal, Luiz Felipe, Pezzella, Miranda, Guido, Guardado (cap) (Luiz Henrique, min.46), Carvalho, Canales, Rodri (Borja Iglesias, min.46) eta Ayoze.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen (Aritz, min.73), Zubimendi, Illarra (cap)(Merino, min.62), Brais Méndez (Silva, min.62), Take, Oyarzabal (Barrene, min.62) eta Sorloth (Carlos Fernández, min.73).

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Guido eta kanpoko Zubimendi, Aihen eta Zubeldia.

- Realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike