Illarra4.com

13-02-2023

Gehiago eta gehiago (2-3)

0
Gehiago eta gehiago (2-3)

Realak bereari jarraitzen dio. Ezerk, ezta emaitza txar batek ere, ez du urruntzen markatutako bidetik, joko sendo, polit eta erabakitzailetik. Gaur RCD Espanyoli gailendu zaio bi eta hiruko emaitzarekin, Kubo, Sorloth eta Cabrerak bere atean sartutako golei esker. Etxekoek azken minutuetan zerbait estutu duten arren, txuri-urdinek hiru puntu gehiago lortu dituzte. Harro sentitzeko moduko taldea, beti gehiago nahi duena.

Partidako lehen abagunea etxekoentzat izan da. Bigarren zutoinera joandako erdiraketa Calerok buruz errematatu du, ia gol-ahoan, baina Remirok erantzun bikaina eman dio. Imanolen mutilek azkar erantzun dute, Oyarzabalen ezkerkada batekin, eta Alvarok bi alditan gelditu du. Realak gero eta nagusitasun handiagoa hartu du eta horrela, pare bat aldiz abisatu ondoren, aurrea hartu du Kuboren gol eder batekin. Japoniarrak bolea ikaragarri bat harrapatu du txuri-urdinak aurretik ipintzeko. Atsedenaldira alde handiagoarekin joateko aukerak izan ditu, baina Sorlothek ez du asmatu jokaldi on baten ostean, eta aurrelariaren jaurtiketa kamutsarekin amaitu da.

Bigarren zatia bikain hasi da. Eraso azkar batean, Realak bigarrena egin du Sorlothek Oyarzabalen erdiraketa milimetrikoa sarera bultzatuz. Beste gol eder bat. Partida oso ondo jarri da Cabrerak bere atean egindako golarekin. Kubok erdiraketa itxi bat jarri du eta erdiko atzelariaren ukituak baloia sarera desbideratu du. Etxekoek aldea murriztu ahal izan dute Darderren golari esker, Remirok Puadoren burukada bikain aldaratu osteanu. Brian Olivanen etxeko beste gol batek, amaieratik gutxira, piperra jarri dio partidari, baina donostiarrek ondo eutsi diote emaitzari garaipena lortzeko.

- Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Álvaro Fernández, Óscar Gil (Rubén Sánchez, min.46), Cabrera, Calero (Sergi Gómez, min.44), Brian Oliván, Darder (kap), Souza (Gragera, min.90), Melamed (Denis, min.46), Aleix Vidal (Lazo, min.69), Braithwaite eta Puado.

Real Sociedad: Remiro, Barrene (Sola, min.81), Zubeldia, Le Normand, Rico, Illarra (kap)(Marín, min.81), Zubimendi, Brais Méndez (Merino, min.71), Oyarzabal (Navarro, min.71), Take eta Sorloth (Carlos Fernández, min.81).

Golak: 0-1 Take, min.23. 0-2: Sorloth, min.52. 0-3: Cabrera, min.63 (p.p.). 1-3: Darder, min.74. 2-3: Brian Oliván, min.87.

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horiak etxeko Óscar Gil eta Braithwaitentzat eta Carlos Fernández kanpotarrarentzat. Txartel gorria etxeko Cabrerari atera dio 94.minutuan.

Realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike