Illarra4.com

17-07-2022

Minutuak gehitzen (0-1)

0
Minutuak gehitzen (0-1)

Lehen taldeak itxura ona eman du denboraldi-aurreko debutean. Reale Arenan egin du, zaleen aurrean. Bero handiarekin, talde txuri-urdina oso gogotsu atera da eta lehen zatiko abagune argienak izan ditu. Jon Karrikaburu izan da aukera onenen protagonistetako bat eta birritan gola lortzeko aukera izan du. Momo Chorekin ondo moldatu da, gaur debuta bere talde berriarekin debuta egin duena eta eskuin hegaletik etengabeko arriskua izan da. David Silvak ere lortu ahal izan du hasierako gola, baina partida hutsean joan da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, txuri-udinak argi eta garbi nagusi izan dira eta aurkako zelaian presentzia izan dute. Carlos Fernandezek 62. minutuan izan du abagune ona. Partidako azken txanpan Toulouse gora etorri da eta abagune onenak izan ditu. 76. minutuan, korner baten ondoren, Aboukhalek txuri-urdinen atea zulatu du lehen zutoinetik egindako erremate batekin. Markagailua ez da gehiago mugitu. Orain minutuak sumatzeko unea da.

- Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Illarra, Zubeldia, Cho, Rico, Gorosabel, Pacheco, Silva, Turrientes, Navarro, Karrikaburu (lehen zatia). Zubiaurre, Sola, Aritz, Merino, Carlos Fdez., Brais Mendez, Le Normand, G. de Zarate, Martin, Gomez, Magunazelaia (bigarren zatia). 75. minutuan Marton eta Kortajarena ere sartu dira.

Toulouse FC: Dupé, Diakité, Rouault, Nicolaisen, Desler, Spierings, Van den Boomen, Dejaegere, Ngoumou, Ratão, Onaiwu. Bigarren zatian sartu dira: Z. Aboukhal, T. Dallinga, S. Mvoué, M. Diarra, N. Skyttاet F. Chaibi, I. Sylla eta L. Costa.

Golak: 0-1: Aboukhal. 76.

Epailea: Daniel Palencia (euskalduna).

Asistentzia: 5.014 ikusle Reale Arenan.

- Realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike