Illarra4.com

22-05-2022

Porrotarekin agur denboraldi bikain bati (1-2)

0
Porrotarekin agur denboraldi bikain bati (1-2)

Realak seigarren amaitu du denboraldia gaur Atletico Madrilen aurka bat eta bi galdu ondoren. Azken partidan ezin izan dio kurtsoari ginga jarri, baina garrantzitsuena lortuta zegoen, hirugarren denboraldiz jarraian Europako txapelketan aritzeko sailkapena, 80ko hamarkadako talde txapeldunak bakarrik lortutakoa

Partida, ordutegi txarrak kaltetuta, Real ausart batekin hasi da, beti bezala bere futbola inposatu nahian. Merinok izan du lehen aukera, kanpora joan den burukada batekin, eta handik ordu erdira, Sorlothen jokaldi on baten ondoren, Rafaelek ezin izan du Oblaken aldaratzea errematatu eta baloia zutoinera bidali du. Atsedenaldiaren atarian, Rafaelek berak izan du aukerarik argiena, baina Oblaken aurrean egin duen errematea zutoinaren ondo ondotik joan da kanpora.

Bigarren zatian ondo atera da talde madrildarra. Cunharen jaurtiketa bortitza langara joan da. Handik gutxira kanpotarrek aurrea hartu dute De Paulek area kanpotik sartutako gol ederrari esker. Reala partida berdintzen saiatu da, baina Simeoneren taldea izan da abantaila areagotu duena Correaren gol bati esker. Luzapenean, Januzajen falta jaurtiketa batean, Guridik bat eta bikoa egin du Oblaken aldaratzea buruz sarera bidaliz.

Kurtsoa ez da nahi bezala itxi, baina horrek ez dio distira kentzen. Talde gipuzkoarrak Europan jokatuko du datorren denboraldian ere. Bai ohitura polita. Aupa, Real!

- Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.71), Aritz, Le Normand, Rico, Zubimendi, Illarra (kap)(Guridi, min.81), Merino, Rafael (Portu, min.63), Isak (Januzaj, min.63) eta Sorloth (Djouahra, min.71).

Atlético de Madrid: Oblak, Llorente Savic, Felipe, Reinildo, Kondogbia, Koke (kap), De Paúl (Lemar, min.86), Carrasco, Griezmann (Suarez, min.86) eta Cunha (Correa, min.63).

Golak: 0-1: De Paúl, min.50. 0-2: Correa, min.69. 1-2: Guridi, min.93.

Árbitro: Gil Manzano. Txartel horiak etxeko Le Normand, Rafael, Merino eta Porturentzat eta Griezmann eta Savic kanpotarrentzat.

Asistentzia: 23.586 ikusle.

- Realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike