Illarra4.com

17-01-2023

Final-laurdenetara (1-0)

0
Final-laurdenetara (1-0)

Realak aurrera jarraitzen du Errege Kopan. Gaur gauean Mallorca mendean hartu du, Navarroren gol goiztiar bati esker. Azken unera arte irekita egon den partida izan da. Final-laurdenetan egoteko beste aurrerapauso bat.

Imanolenak trumilka atera dira. Aurreko bi aukerek lehen gola ekarri dute, eta bost minutura iritsi da. Zubimendik Navarrori pase bikaina eman dio eta honek, kontrol eta definizio ezin hobearekin, Mallorcaren atezaina gainditu du. Realak kontrolpean izan du partida une oro. Bigarrena bilatzeari utzi gabe, Oyarzabalek, buruz, gola sartu du, nahiz eta ez den markagailura igo, erasotzailea posizio aurreratuan zegoelako. Atsedenaldiaren atarian, taldeko jokaldi on batean, Brais Mendezek zutoinetik gertu jaurti du baloia kanpora. Bat eta hutsekoarekin jokalariak aldageletara joan dira.

Bigarren zatian Aguirreren taldea gehiago luzatu da eta arrisku apur bat sortu du. Txuri-urdinei kosta egin zaie lehen zatiko argitasunarekin iristea eta horri esker Mallorcak bizirik jarraitu ahal izan du amaierara arte. Hala eta guztiz ere, Reala final-laurdenetan da eta Kopan amets egiten jarraitzen du.

- Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.61), Le Normand, Pacheco, Aihen, Zubimendi, Merino (Marín, min.46), Brais Méndez (Illarra, min.61), Navarro (Take, min.70), Oyarzabal (kap) eta Sorloth (Carlos Fdez., min.61).

RCD Mallorca: Greif, González, Gayá (Maffeo, min.78), Valjent (kap), Copete, Cufré (Grenier, min.57), Battaglia, Sánchez (Dani Rodríguez, min.74), Kadewere (Abdón, min.57), Lee Kang In eta Ángel (Amath, min.74).

Golak: 1-0: Navarro, min.5

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez, Pacheco eta Le Normandi eta kanpoko Cufré, González eta Copeteri.

Asistentzia: 23.408 ikusle.


realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike