Illarra4.com

27-02-2022

Arantza atera dute (1-0)

0
Arantza atera dute (1-0)

Realak aste zaila izan du, baina Arantza atera du hiru puntu garrantzitsu lortu ostean arratsalde honetan Osasunaren aurka. Txuri urdinek, Aritzek bigarren zatian sartutako golari esker, Europako lasterketan bete-betean sartuta jarraitzeko aukera ematen dien garaipena lortu dute.

Imanolen mutilek hasieratik nahi izan dute baloia eta partidaren pisua eraman dute lehen zatian. Ander Martinek Sergio Herrerak ondo urrundutako jaurtiketa bat izan da Realaren aukerarik onena. Gorosabel, jokaldi pertsonal on batean, atearen aurrean bakarrik aritzetik gertu egon da, baina azken kontrola luze joan zaio. Area txikia zeharkatu duten bi erdiraketa, Silva eta Isakenak, ez dute errematatzailerik aurkitu eta arratsaldeko lehen gola izatetik gertu egon dira. Atsedenaldiaren atarian, bigarren zutoineko erdiraketa batean, Ruben gorritxoak gola sartzeko aukera izan du, baina beste zutoinera bidalita ez du taldekiderik aurkitu.

Bigarren zatia albiste onekin hasi da. Korner nahasi baten ondoren, Aritzek aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Isakek goitik borrokatu du baloia eta, azkenean, Beasaingoari iritsi zaio eta honek ez du barkatu. Osasunak erantzun ona eman du Nacho Vidalek gora bidali duen aukerarekin. Realak gorritxoak atzean mantendu ditu eta errenta handitzeko hainbat aukera izan ditu, baina asmatu ez duenez, azken txistua jo arte sufritzea tokatu zaio.

Azken partidetako aurpegia aldatzeko garaipena. Goian jarraitzeko. Sinesteko. Fidatzen jarraitzeko, orain arte bezala. Ez delako kontrako arrazoirik egon. Aupa, Real!

- Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Le Normand, Pacheco, Gorosabel (Portu, min.82), Illarra (kap) (Zubimendi, min.71), Merino, Silva, Martín (Oyarzabal, min.59), Djouahra (Sola, min.71) eta Isak (Sorloth, min.71).

CA Osasuna: Sergio Herrera, Nacho Vidal, David Garcia (kap), Juan Cruz, Manu Sanchez (Cote, min.83), Torro (Kike, min.64), Moncayola, Darko, Ruben García (Kike Barja, min.73), Chimy Avila (Roberto Torres, min.82) eta Budimir.

Gola: 1-0: Aritz, min.52.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die kanpoko Juan Cruz, Nacho Vidal eta Coteri.

Asistetzia: 30.415 ikusle.

realsociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike