Illarra4.com

25-10-2022

Bolada ona eten da (1-0)

0
Bolada ona eten da (1-0)

Realak bere dinamika bikaina eten du gaur arratsaldean Pucelan 1-0 galdu ondoren. Txuri-urdinak ez dira fin ibili eta esku-hutsik itzuli dira.

Ez du baloia ohi bezala izan Realak lehen minutuetan, eta, baloi luze bat aprobetxatuz, Sergio Leonek egindako golari esker aurreratu dira etxekoak. Hortik aurrera, Imanolen mutilek partida menderatu dute, baina markagailuan atzetik ziren jada. Arriskuko aukerak sortzea kosta zaie, nahiz eta oso erraz iritsi aurkariaren atera. Kubok azken minutuan sartu du gola, baina VARa baliorik gabe utzi du. Etxekoei gauza bera gertatu zaie lehen gola lortu aurretik.

Bigarren zatian Realak partida estutu du eta berdinketaren bila joan da. Aukerak azkar iritsi dira. Carlos Fernandezek ez du asmatu Braisek egindako falta bat errematatzen. Txuri-urdinak gehiago arriskatzen ari dira, baina beharrezko argitasunik gabe. Valladolidekoek aukera onen bat izan dute bigarrena egiteko, zorionez iritsi ez dena, donostiarrei oraindik bizia emanez. Baina hauek, saiatu arren, ez dute gola lortu eta esku-hutsik itzultzen dira etxera.

Berandu iritsi da, baina gaur porrota heldu da. Hala eta guztiz ere, ligako egoerak inbidiagarria izaten jarraitzen du. Orain, Omonoiaren bila. Aupa, Real!

- Fitxa teknikoa:

Real Valladolid: Masip (kap), Joaquín, El Yamiq, Javi Sánchez (Feddal, min.67), Monchu, Óscar Plano (Malsa, min.75), Iván Sánchez (Plata, min.56), Rosa, Escudero, Sergio León (Aguado, min.56) eta Weissman (Guardiola, min.75).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino (kap)(Turrientes, min.81), Silva (Navarro, min.46), Brais Méndez (Illarra, min.63), Take (Marín, min.75) eta Carlos Fernández (Karrikaburu, min.63).

Gola: 1-0: Sergio León, min.16.

Epailea: Figueroa Vázquez. Txartel horia atera die etxeko Javi Sanchez eta Oscar Planori eta kanpoko Zubimendi, Navarro eta Brais Mendezi.

- RealSociedad.com

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike