Liderrak ez du Rosaledan huts egiten (0-1)
Real Madrili, Rosaledan irabazi ondoren, lau partidu bakarrik geratzen zaizkio etxetik kanpo. Partidu hasiera oso polemikoa izan zen, Martinez Munuerak, ez baitzuen Real Madrilen aldeko penalti argi bat adierazi.
23. minutuan, portugaldarra izan zen goleatzailea. Real Madrilekin bost partidu jarraian gol egitea lortu du. Aurretik ziren madrildarrak baina oraindik asko geratzen zen partidua bukatzeko.
Markagailuan aurretik egon arren, bigarrenaren bila zebilen kanpoko taldea. Partiduko ordu erdia betea zegoela, Ancelottik bere lehen aldaketa egin zuen. Benzemak, minez, zelaia utzi zuen eta Di Mariak hartu zuen bere lekua.
Atsedenaldira 0-1ekoarekin joan ziren eta bigarren zatian, aukera asko izan bazuten ere ez zuten markagailua mugitzerik lortu eta Real Madrilek eraman zituen hiru puntuak Rosaledatik.
- Partiduko fitxa:
MALAGA: Caballero; Angeleri (Hamdaoui, 86.min), Sergio Sánchez, Flavio, Antunes; Camacho, Tissone (Portillo, 68.min); Samuel (Iakovenko, 68.min) Duda, Amrabat; Santa Cruz.
REAL MADRID: Diego López; Carvajal, Pepe, Varane, Marcelo; Xabi Alonso, Modric (Illarramendi, 90.min), Isco (Jesé, 63.min); Bale, Cristiano eta Benzema (Di María, 32.min).
Golak:
0 - 1, 23.min, Cristiano Ronaldo.
Epailea: Martínez Munuera. Txartelak: Antunes (19.min) eta Duda (61.min) Malagaren aldetik.
Futbol-zelaia: La Rosaleda.
