Real Madrilek ez dio atsedenik ematen liderrari (2-4)
Real Madrili gero eta gutxiago falta zaio bere helburua lortzeko, izan ere, bostgarren partidua da jarraian irabazten dutena. Ligako azken hamar partiduak irabaztea zen txurien asmoa eta helburu hori lortzeko oso ondo bideratuta daude. Asier Illarramendik neurketa osoa jokatu zuen Balaidosen eta maila altua duela erakutsi zuen.
Ez zen partidua nahi bezala hasi kanpoko taldearentzat, 9. minuturako markagailuak atzetik baitzeuden Nolitoren golari esker. Ez zuen asko iraun etxekoen pozak eta 15. minutuan, berdinketaren gola sartu zuen Kroosek aldaratze bat aprobetxatuz.
Hortik gutxira bere taldea aurretik jarri zuen Chicharitok, Jamesekin eginiko jokaldia bukatuz. Hala ere, bost minutuko geroago iritsi zen etxekoen beste gol bat, Santi Minaren eskutik.
Atsedenaldira joan baino bi minutu lehenago, berriro ere aurretik jarri ziren Ancelottiren mutilak. Oraingoan James izan zen Sergio gainditu zuena, markagailuan 2-3.
Bigarren zatian ez zen neurketaren gidoia aldatu eta bi taldeek lanean jarraitzen zuten. Iscok 55. minutuan zekulako gol aukera izan bazuen ere, berriro ere mexikarra izango zen bere taldearen laugarren gola egin zuena.
Gol honekin norgehiagoka erabakita gelditu zen eta aste borobil bati agur esan diote madrildarrek, Balaidos bezalako zelai batean garaipena lortzeaz gain Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatu baitira.
- Partiduko fitxa:
Celta de Vigo: Sergio Álvarez, Hugo Mallo, Cabral, Fontás, Jonny; Krohn-Dehli, Augusto; Santi Mina (Hernández, 75.min), Orellana (Bongonda, 69.min), Nolito; eta Larrivey (Charles, 72.min).
Real Madrid: Iker Casillas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; James (Arbeloa, 86.min), Kroos, Illarra, Isco (Jesé, 81.min); Cristiano Ronaldo eta Chicharito (Pepe, 73.min)
Golak: 1-0, 8.min: Nolito; 1-1, 15.min: Kroos; 1-2, 23.min: Chicharito; 2-2, 28.min: Santi Mina; 2-3, 43.min: James; 2-4, 68.min: Chicharito.
Epailea: Pérez Montero. Txartelak: Orellana, Jonny eta Krohn-Dehli, Celtaren aldetik; Sergio Ramos eta Carvajal, Real Madrilen aldetik.
