Illarra4.com

22-04-2015

Txapeldunak Berlinen egon nahi du (1-0)

0
Txapeldunak Berlinen egon nahi du (1-0)

 

Zaleek Real Madrileko jokalariei eginiko harrera ikusita gau ahaztezin baten aurrean geundela susmatzen genuen eta hala izan zen. Partidua amaitzear zegoela iritsi zen Real Madrili finalerdietarako txartela eman zion gola.

Ancelottik, Sergio Ramos jarri zuen zelai erdian Kroosekin batera eta indar handiz hasi zuten partidua etxekoek. Chicharitok eta Cristiano Ronaldok markagailua estreinatzeko aukera izan zuten ordu laurdena bete aurretik baina ez ziren Oblak gainditzeko gai izan.

Lehenengo zatia amaitu aurretik beste hainbat aukera izan zituzten txuriek baina ezin izan zuten oso erne ibili zen Oblak gainditzea lortu.

Bigarren zatiak ildo beretik jarraitu zuen. Real Madrilek garaipenaren gola nahi zuen kosta ala kosta baina Atleticok ez zuen amore ematen. 75. minutuan, jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Cholo Simeoneren taldea eta ezin hobeto aprobetxatu zuten merengeek. Izan ere, 87. minutuan garaipenaren gola iritsi baitzen Chicharitoren eskutik.

Real Madrid finalerdietan da dagoeneko, aurreko lau denboraldietan bezala. Hurrengo arerioa, Bartzelona, Bayern edota Juventus.


 

- Partiduko fitxa:

Real Madrid: Casillas; Carvajal, Pepe, Varane, Coentrao (Arbeloa 91.min); James, Ramos, Kroos, Isco (Illarra 92.min); Chicharito (Jesé 92.min) eta Cristiano.

Atlético de Madrid: Oblak; Juanfran, Miranda, Godín, Gámez; Tiago (Giménez 85.min), Koke, Saúl (Gabi 46.min); Arda, Mandzukic eta Griezmann (Raúl García 65.min).

Txartelak: Turan 30.min eta 75.min, Raúl García 73.min, Pepe 74.min, Arbeloa 92.min, Koke 93.min.

Golak: 1-0 (87.min) Chicharito.

 

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike