Illarra4.com

21-01-2018

Zigor gogorregia Anoetan (1-2)

0
Zigor gogorregia Anoetan (1-2)

Dinamika berean jarraitzen du Realak. Etxekoek gehiago merezi izan bazuten ere, Galizarrek eraman zituzten hiru puntuak Anoetatik. Marakagailuan aurretik jarri baziren ere, Aspas eta Maxiren golei esker buelta eman zioten partiduari Unzueren mutilek.

Partiduak hasiera bizia izan zuen. Txuri-urdinak baloi jabetzan nagusi ziren eta kanpokoak kontraeraso batzuen bitartez iristen ziren min askorik egin gabe. Horrela, hamargarren minutuan, Xabi Prietoren erdiraketa aprobetxatu zuen Willian Josek markagailua estreinatzeko. Hortik gutxira, penaltia adierazi zuten kanpokoen alde eta Aspasek, Ruliren aurrean, ez zuen barkatu. Atsedenaldira markagailuan aurretik joateko aukera paregabea izan zuen Willian Josek hamaika metrotatik baina ez zuen asmatu eta beraz, banakoarekin joan ginen aldageletara.

Bigarren zatian ere nagusitasuna mantendu zuten etxekoek. Celtak aukera garbirik izan ez bazituen ere, korner baten bidez, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten ordu laurdenen faltan. Txuri-urdinak bukaeraraino saiatu ziren arren ezin izan zuten punturik eskuratu.

Egoera zailtzen doa eta dinamika berean jarraitzen dugu. Lana egin behar da guztion artean aurrera joateko.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., Raul Navas, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, X. Prieto (Agirretxe, 82.min), Canales (Oyarzabal, 60.min), Juanmi (Januzaj, 69.min) eta Willian J.

Celta de Vigo: Rubén Blanco, Hugo Mallo, Sergi Gómez, Roncaglia, Jonny, Lobotka, Jozabed (Radoja, 67.min), Wass, Iago Aspas, Maxi Gomez (G. Cabral, 88.min) eta Pione Sisto (Brais, 78.min).

Golak: 1-0: Willian J., 10.min. 1-1: Iago Aspas (p), 21.min. 1-2: Maxi Gomez, 75.min.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia: Zubeldia (Reala) eta Jozabed eta Lobotka (Celta).

Asistentzia: 19.081 ikusle.


Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike