Illarra4.com

19-04-2015

"Jokatzeko prest nago"

0

Asier Illarramendi pozik azaldu zen Malagaren aurka lortutako garaipenaren ostean. 32 minutu jokatu zituen eta 3-1ekoarekin amaitu zen partidua. Bale eta Modricek zelai utzi beharra izan zuten minez eta mutrikuarrak prest dagoela gogorarazi zuen.

"Ez zuten oso aurpegi ona baina probak egin arte ez dakigu zenbaterainokoak izan daitezkeen lesioen larritasunak. Bi jokalariak oso garrantzitsuak dira guretzat eta espero dugu ezer larririk ez edukitzea. Ni jokatzeko prest nago eta nire beharra badute hor egongo naiz. Topera entrenatzen naiz egunero horretarako".

Partiduari buruz, kanpoko taldearen kalitatea azpimarratu zuen: "Lehenengo zatian asko kostatu zaigu arriskua sortzea eta bigarren gola sartu arren ez digute gauzak erraz jarri. Oso ondo jokatzen dute futbolean".

Asteazkenean jokatuko dute Santiago Bernabeun Txapeldunen Ligako bueltako partidua, Atleticoren aurka hain zuzen ere: "Lehenengo zatian gol-aukera asko izan genituen baina ez genuen golik egitea lortu. Hala ere, etxeko partidua irabaztea espero dugu zaleen laguntzarekin. Lortutako emaitza nahiko arriskutsua da, atea hutsean mantentzea izango da helburua".

Azkenik, taldean jarraitu nahi duela argi utzi zuen: "Kontratua dut hemen eta oso gustura nago. Aurreko urtean taldera egokitzea kostatu zitzaidan baina orain oso gustura nago taldekideekin eta baita hirian ere. Hemen jarraitzea gustatuko litzaidake".


Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike