Illarra4.com

18-04-2015

Real Madrilek ez du hutsik egiten (3-1)

0
Real Madrilek ez du hutsik egiten (3-1)

Real Madrilek ez du hutsik egiten eta Malagaren aurkako garaipenarekin lau dira jarraian lortutakoak. Ramos, James eta Cristiano Ronaldoren golei esker mendean hartzea lortu zuten Javi Graciaren taldea eta dagoeneko Txapeldunen Ligan dute burua madrildarrek. Asier Illarramendi bigarren zatian zelairatu zen min hartu zuen Modricen lekua hartuz.

Partidua hasi eta berehala zelaia utzi beharra izan zuen Balek eta Chicharitok hartu zuen honen lekua. Hortik gutxira, 24. minutuan hain zuzen ere, etxeko taldearen lehenengo gola iritsi zen. Cristiano Ronaldok ateratako falta jaurtiketa Sergio Ramosek aprobetxatu zuen baloia sareetara bidaltzeko. Jarraian 2-0ekoa lortzeko aukera garbia izan zuten baina oraingoan oso erne ibili zen Kameni Jamesen jaurtiketa desbideratuz.

Etxeko taldeak ez zuen zorterik eta lehenengo zatian Balek min hartu bazuen oraingo honetan Modric izan zen aldageletarako bidea hartu zuena minez. Illarra izan zen kroaziarraren lekua hartu zuena 60. minutuan.

66. minutuan etxeko taldearen alde penaltia adierazi zuen Vicandi Garrido epaileak baina portugaldarrak ezin izan zuen Kameni gainditu. Hala ere, hortik hiru minutura iritsi zen Real Madrilen bigarrena. Kamenik ezin izan zuen Jamesen jartiketa aldendu eta sare barruan bukatu zuen baloiak.

Bigarren gola jaso eta jarraian, markagailuko aldea murriztea lortu zuen kanpoko taldean, Juanmiren eskutik. Dena den, Ancelottiren mutilak ez ziren kikildu eta partidua bukatzear zegoela hirugarrena egitea lortu zuten. Cristiano Ronaldoren golari esker 3-1 amaitu zen partidua. Aurretik, hil ala biziko sei partidu.


 

- Partiduko fitxa:

Real Madrid: Casillas; Arbeloa (Carvajal, 76.min), Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Modric (Illarramendi, 60.min), Isco; James, Bale (Chicharito, 4.min) eta Cristiano Ronaldo.

Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Sergio Sánchez, Boka; Amrabat, Darder (Duda, 87.min), Recio (Tissone, 75.min), Castillejo (Horta, 83.min); Samu García eta Juanmi.

Golak: 1-0, 24.min: Sergio Ramos. 2-0, 69.min: James. 2-1, 71.min: Juanmi. 3-1, 91.min: Cristiano Ronaldo.

Epailea: Iñaki Vicandi Garrido. Txartelak: Arbeloa (61.min) eta Kroos (82.min) Real Madrilen aldetik; Recio (42.min), Sergio Sánchez (77.min) eta Tissone (86.min) Malagaren aldetik.

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike