Illarra4.com

05-02-2018

“Garrantzitsuena irabaztea zen”

0
“Garrantzitsuena irabaztea zen”

Asier Illarramendi oso pozik ikusi izan genuen bere taldeak lortutako garaipen garrantzitsu horren ostean, izan ere, Koruñako Deportivo mendean hartzea lortu zuten (5-0) Anoetan. Erdilari mutrikuarrak, bi gol egin zituen Riazorren jokatutako joaneko partiduan bezala. 

"Partidu garrantzitsua zen eta zorionez, garaipena etxean gelditu da. Horrela jarraitu behar dugu" esan zigun erdilari txuri-urdinak.

"Ez da erreza ehuneko ehunean kontzentratura egotea partidu osoan zehar, baina garrantzitsuena irabaztea zen eta lortu dugu", esan zuen jarraian.

Illarramendik, "atea hutsean mantentzearen" garrantzia azpimarratu nahi izan zuen. Bere lehenengo gola iritsi zen falta jaurtiketan, hasieran erdiratzeko asmoa zuela onartu zigun baina atezainaren kokaera ikusita, jaurtiketa probatzea erabaki zuen.

Bere bigarren gola, Agirretxeren aukera baten ostean, atezainaren aldaratzea aprobetxatuta lortu zuen baina Asierrek, "Imanolek sartzea nahiago zuela" aitortu zigun.

"Lesio larri batetik irten berri da eta aurrelaria denez, goletik bizi da. Oraingoan ezin izan zuen golik egin baina seguru laister iritsiko dela", gehitu zuen.

Iñigo Martinezengatik ere hitz egin nahi izan genuen. "Jokalari oso garrantzitsua zen, bai zelaian eta baita aldagelan ere". "Orain gaudenak gaude eta inoiz baino elkartuago gaude, adibide bikaina izan zen Deporren aurkako garaipena".

"Oraindik asko gelditzen da denboraldia amaitzeko eta ez dugu egindako lan guztia pikutara bidaliko. Puntu asko daude jokoan eta Europa League-n bizirik gaude. Lanean jarraitu behar dugu".



Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike