Illarra4.com

23-01-2018

“Guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu”

0
“Guztiok elkarrekin aurrera egingo dugu”

Asier Illarramendik aurpegia eman zuen Celtaren aurkako porrotaren ostean. Mutrikuarrak badaki taldearen egoera ez dela erraza baina buelta emateko gai direla uste du. 

- Partiduaren ze balorazio egingo zenuke?

Momentu onak izan genituen partiduan zehar. Celta bere arean sartzeko gai izan ginen eta arriskuz iritsi ginen beraien ate ingurura. Zenbait gol aukera izan genituen baina ezin izan genuen markagailuko aldea handitu eta beraiek ongi aprobetxatu zituzten edukitako abaguneak.

- Aurkaria gutxi iritsi arren golak jasotzen dituzue. Nola eragin dezake honek mentalki?

Ez da erraza. Taldeak gauza asko ongi egiten ditu baina azken urrats hori falta zaigu. Aurkariek jadanik ongi baino hobeto ezagutzen gaituzte eta badakite min emateko zer egin behar duten. Momentu zailak dira. Talde gaztea dugu baina ez dugu burua makurtu behar. Lanean jarraitu behar dugu egoerari buelta emateko.

- Egoerari buelta emateko zer egin behar da?

Ez dago inongo sekreturik: lanean jarraitu, gogor entrenatu eta aurrera egitea tokatzen zaigu. Taldeak gauza politak egin dezakeela erakutsi du. Denboraldi honetan gauzak ez daude behar bezala irtetzen baina partidu batzuetan maila oso ona eman du taldeak. Maila hori berreskuratu behar dugu.

- Taldekideak kezkatuta al daude?

Kezkatuta gaude garaipenak ez direlako iristen. Buruz indartsuak izan behar gara momentu zail honi aurre egiteko. Talde gaztea dugu eta honek asko ikasteko balio behar digu. Momentu zailak izan arren, elkarrekin aurrera egingo dugu.

- Eusebiok egoerari buelta emateko indarrak dituela dio. Nola ikusten duzue?

Partidu baten ostean guztiok gaude minduta baina aurrera egiteko indarrarekin ikusten dut, talde osoa bezala. Zubietara iritsi zenean, taldeak salto handia eman zuen kalitate aldetik. Taldeak partido onak egin dezakeela erakutsi du baina emaitzak ez dira iristen. Badakigu entrenatzailea zertarako gai den. Taldeari bere ukitua eman dio eta guztion artean aurrera egingo dugu.

- Beste etrenatzaile batzuek izenak mahai gainean daudela ikusita, urduritasuna areagotzen al doa?

Ezertarako ez. Gauza politak egin dezakegula erakutsi dugu. Aurreko urteko mailara iritsi behar gara partiduak aurrera aterata.

- Joko estiloa dudan jartzea zer iruditzen zaizu?

Emaitzak iristen ez direnean, normala da. Iaz, horrela jokatzen, partidu oso onak egin genituen eta Europara iritsi ginen. Gauzak ez daude nahi bezala irtetzen baina sinistu beharra dago.

- Aldagela entrenatzailearekin al dago?

Erabat. Zubietara iritsi zenean, berak ezarri zigun Europara eraman gaituen jokatzeko estilo hau. Momentu zailak izan arren, indartsu ikusten dut talde osoa bezala eta guztion aurrean egoerari buelta emango diogu.

- Zer botatzen duzu faltan joku estiloan?

Taldeak gauza asko egiten ditu ondo. Baloi-jabetza, bandetatik arriskua... Gol aukerak gauzatzea falta zaigu baina aurkariak baino aukera gehiago sortzen gaude. Golak eta garaipenak ez dira iristen baina lehen esan bezala, momentu onak iritsiko dira.

- Europarako sailkatzea al da zuen helburua nahiz eta egoera honetan egon?

Urte hasieran jarritako helburua hori zen eta nahiz eta orain urrutiago ikusi, ez dugu amore emango azkenengo jartdunaldirarte.

- Zer esan zuten Aperribay eta Lorenek taldeko kapitainekin izandako bileran?

Ezer ez, buruz indartsuak izan behar garela, maila ona eman dezakegula erakutsi dugula eta lanean jarraitu behar dela.

 

Albiste gehiago

13-07-2023

VII.Euskal Herria Txapelaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier...

04-06-2023

"Eskerrik asko, bihotzez"

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian...

28-05-2023

Champions!

Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria...

1 / 86

Iruzkina uzteko, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira



Bidali
Oraindik erregistratu gabe? Erregistratu hemen
Nike Nike