Ongi etorri V. Illarramendi Kanpusera
Aurreko ediziotako arrakasta eta giro ona ikusita, beste aste ahaztezin bat bizitzea izango da gure helburua
Asier eredu bezala ikusten duten herriko neska-mutilei, berarekin egoteko eta entrenatzeko aukera eskeintzea da Illarramendi Kanpusa antolatzea eraman gaituen arrazoi nagusienetako bat
Futbolaz gain, kiroltasuna eta errespetua izango dira Kanpus honen funtsezko oinarriak
- Kanpus honen kopurua mugatua da.
- Aurrez ezarritako kopurua gaindituz gero, zozketa* egingo dugu.
- 2007-2010 bitarteko neska-mutilei zuzendua.
Zozketaren legeak*
- Mutrikuarrek lehentasuna izango dute.
- Lau taldetan banatuko ditugu adinaren arabera.
- Talde guztiek kopuru berdina izan behar dute.
- Talde bat osatzen ez bada, ziklo berdineko beste kideek osatuko dute taldea (Benjamin/Alebin).
- Ziklo berdinekoek bi talde oso osatzen ez badituzte, beste zikloko edonork bete dezake leku hori.
- Iaz kanpoan gelditu ziren Mutrikuko neska-mutilek plaza bermatua izango dute aurtengo edizio honetan.
- Kanpoan gelditutako Mutrikuko neska-mutilekin beste zozketa bat egingo dugu itxaron-zerrendako ordena erabakitzeko (adina kontuan hartu gabe) eta honen jarraian, Mutrikukoak ez diren neska-mutilekin.
Asierren web-orri ofizial (www.illarra4.com) bidez eman dezakezue zuen izena maiatzaren 20tik 30erarte.
Ekainak 24tik 28ra, goizeko 9:00/9:30tik 18:00ak arte.
85€/haur bakoitzeko. Prezioaren barruan: kirol-ekipamendua, txangoa, otorduak...
E-maila: millarrando@hotmail.com