Illarraren familia
Asier Illarramendi etxean dago jada bere ‘beste’ familiarekin. Mutrikuko jokalariaren itzulera errealitate bat da eta gaur arratsaldean aurkeztua izan da Anoetan zale askoren aurrean. Ongietorria eman diote eta zelaian agertu denean zoramena izan da.
Oso goiz hasi da eguna jokalariarentzat. Goizean Gipuzkoako Poliklinikan errekonozimendu medikua pasa ondoren, gipuzkoarrak bere kontratu berria sinatu du Anoetan eta Zubietara joan da Jokin Aperribay presidentearekin eta Angel Oyarzun presidenteordearekin. Biekin Zubietako hobekuntzak ikusi ditu Illarrak eta David Moyes entrenatzailearekin hitz egiten egon da. Horretaz gain, talde teknikoko beste kideak ezagutu ditu. Illarramendi oso pozik egon da.
Geroago, jokalari txuri-urdinak Zubietako jangelan bazkaldu du eta Jose Luis Orbegozo zelaian entrenatu du Moyesekin. Anoetara joan aurretik bere aurreneko uneak izan dira bere etxe berrian.
Illarra zelaira 4 zenbakiarekin atera da eta zaleei ongietorria eskertu die. “Oso pozik nago itzultzeagatik. Pozgarria da. Hamaika urterekin hasi nintzen Realean jokatzen. Dena emango dut”, aipatu du. Gero, bere ibilbidea birpasatzen zuen bideoarekin hunkitu da eta opariak banatu ditu. Familia argazkia atera du kamiseta berriarekin hurbildu diren zaleekin.
