Realak Illarra fitxatu du
Realak eta Real Madridek akordioa lortu dute Asier Illarramendi. Mutrikuko jokalariak goizean gainditu du Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa medikua eta, ondoren, kontratua sinatu du Anoetako bulegoetan. Sei denboraldirako sinatu du.
Illarrak aurkezpen ofiziala gaur izango du Anoetan 19etan. Lehenbizi, jokalaria zelaira aterako da zaleak agurtzeko eta, ondoren, hedabideekin egongo da Anoetako prentsa aretoan. 18:30etan 2 eta 27 ateak irekiko dira.
