Illarra, garaipenaren sinonimo
Asier Illarramendik, Errealaren aurkako norgehiagokan parte hartzeaz gain 90 minutuak jokatu zituen. Bere talde ohiaren aurkako garaipenarekin (4-1) mutrikuarraren aurtengo denboraldiko balantzea ezin hobea da.
Mutrikuko erdilariak, denboraldi honetan jokatu dituen 23 partiduak irabazi ditu: 14 Ligan, 5 Txapeldunen Ligan, 1 Kluben arteko Munduko Txapelketan, 1 Europako Superkopan eta beste 2 Errege Kopan.
Real Madrileko bere ibilbidea kontutan hartuta, ez du partidurik galdu 2014ko maiatzak 11tik. Asier 2013an iritsi zen Real Madrilera eta ordutik 72 partidu jokatu ditu hiru gol sartzeaz gain.
