Illarra4.com

Espainiako Selekzioa

Jubeniletako nire bigarren denboraldia amaitutakoan,  Hego Korean, 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin mundiala jokatzeko aukera izan nuen  Bojan, De Gea eta Camachorekin batera besteak beste. Txapelketa oso ona egin eta finaleraino heldu ginen arren, Nigeriaren aurka galdu genuen penaltietan.

Con el dorsal 20 de la Selección Sub-17, en el Mundial 2007 de Corea del Sur

Illarra in Spain National Under-21 SquadFinal horrek ez dit oroitzapen onik ekartzen, ni izan bainintzen penaltia huts egin zuenetako bat. Baina denetik ikasten da zerbait, baita porrotetatik ere. Konklusio positiboak atera behar dira, etorkizun baterako jokalari bezala hazteko eta hobetzeko balio badu, ongietorria izan dadila.

Futbolak duen gauza onetako bat ia beti beste aukera bat ematen duela da. Nire aukera berri hori 2013ko ekainean iritsi zen, 21 urtez azpiko Europako txapelketan. Jokalari handiz beteriko lan-talde ezin hobea batu ginen Israelen eta hamaikakoan sartzea ez zen lan erreza. Julen Lopetegik aukera eman zidan eta nire esku zegoen guztia egin nuen gure helburua lortu ahal izateko: txapeldunak izatea. Gogo handiz eta pausuz pausu aurrera egin genuen Jerusalemen jokatzen zen finalerarte eta  finalean, gauzak errez ipini ez zigun Italia baten aurka 2-4 irabazi eta kopa altsatzea lortu genuen. Nire lehena!

 

Finaleko egun osoko tentsioa, entrenatzailearen hitzak, partiduaren garapena… Korean lehenago bizita genuen. Oraingoan, epaileak partidua amaitutzat eman zuenean iritsi zen nobedadea, Europopako txapeldunak ginen. Oso harro sentitu ginen eta giro ezin hobeaz ospatu genuen.

Kalitate indibidualeko taldea izan arren, gogor lan egin genuen guztion artean. Niretzat oso berezia izango da, bai lehenengoa izateagatik eta baita ere esku artetik ihes egin zigun 17 urtez azpiko Mundiala ahaztutzeko.




Nike Nike