Illarra4.com

Mutrikutik Zubietara

Zubietan, futbolean jokatzen erakusteaz gain, arduratsua eta diziplinatua izaten erakutsi zidaten. Futbolak erakutsi dit egunero lan egin behar dela zure helburua lortu ahal izateko, norberak bere buruan sinestu behar duela eta maitatua izateko ezinbesteko dela apaltasuna.

Errealeko harrobiko nire lehen entrenatzailea, oraindik alebina izateaz gain, Patxi Illarramendi izan zen. Infantiletan, kadetetan eta jubeniletan, Loren Juarros (Errealeko jokalari ohia), Josean Rueda, Lutxo Iturrino (Errealeko jokalari ohia eta aitaren koadrilakoa), Iñigo Cortés eta Alberto Iturralderen aginduetara egon nintzen.

Irakasle oso onak izan ditut eta gauza asko ikasi ditut beraiengandik, asko eskertzen diet nigan izan duten konfiantza.



Mi paso por el ‘kadete txiki’ de la Real Sociedad

Errealeko elastikoarekin jokatuta lehen partidu ofiziala, Canal Plus torneoan izan zen, Bruneten (Madrid). Papel ona egin arren, azkenean, Nacho eta Cheryshev-en Real Madrilek kaleratu gintuen. Nork esango luke 11 urte geroago Santiago Bernabeuko aldagelan batuko ginenik…

Urte horretan  jokatu nuen lehenengo aldiz Euskal Selekzioarekin, Cadizen. Hau eta gero, nire lehenengo liga hasi zen Errealeko infantiletan eta pixkana-pixkanaka nire bizitza ere aldatzen hasi zen.


En Mutriku, con mi amigo Joseba Beitia y Lutxo Iturrino

Astean lau bider joaten nintzen Zubietara, egunero 100 kilometro eginaz. Bidaiak, lanak egiteko edota ikasteko aprobetxatzen nituen, etxera gaueko hamarrak inguruan heltzen bainintzen. Futbola asko gustatu arren, oso gogorra da erritmo hau jarraitzea 12 urteko haur batentzat, baina ordurako argi eta garbi nuen hori zela egin nahi nuena.

Futbolak gauza asko emateaz gain kendu ere egiten dizu. Nik beharbada ez dut izan nahi beste denbora nire lagunekin egoteko, baina futbolari esker lagun gehiago ere egin ditut.

Erreala bezelako talde haundi baten harrobian egonda, badakizu oso zaila dela goraino iristea, baina eguneroko lanari esker eta nigan izan duten konfidantzari esker, sinisten joaten zara helburua lor dezakezula. Nire hurrengo helburua: SANSE.



Nike Nike