Nire lehen urratsak
Mutriku izeneko Gipuzkoako kostaldeko herri txiki batean jaio nintzen emakume langileen egunean (eskerrik asko Ama egun horretan lan egiteagatik).
Zutik mantentzen ikasi nuenetik, baloiak eta errealeko kolore txuri-urdinak leku guztietara laguntzen ninduten. Kirol erropak, ikastolako artikuluak, niri egindako opariak… ez zegoen ezer Errealeko armarririk ez zeramatzana.
Futbolagatik pasioa sentitzen nuen, baina beste kirol ezberdin gehiago ere egiten nituen, adibidez eskubaloia, frontenisa, esku-pilota…
Kirola egiteaz gain, solfeoko eta tronpetako klaseetara joaten nintzen, udal musika bandako kide izatera ailegatu arte.
